Quidditcha kirol gisa, jokalarien eta kirolaren garapenean parte hartzen duten pertsonen artean nazioarteko maila goreneko erakundea den International Quidditch Association (IQA)k garatutako kirol-arautegi batean oinarritzen da bere garapenerako.
Quidditcheko nazioarteko arautegiko 1.1 atalean honela definitzen da kirola:
“Quidditcha errugbia, brilea, borroka librea, flag football-a eta beste hainbat kirolen elementuak hartzen dituen eta genero integrazioa bultzatzen duen kontaktuko kirola da. Quidditch talde bat hankartean uneoro erratz batekin jokatzen duten zazpi kirolariz behintzat dago osatuta. Lehenengo aldiz ikusten duenarentzat jokoak kaotikoa irudi dezakeen arren, behin oinarrizko arauak ezagututa quidditcha oso kirol kitzikagarria da ikusteko, eta are gehiago jokatzeko.”
Egun, IQA Rulebook 2016-2018 dokumentuan adierazten diren arauen arabera jokatzen da. Dokumentu hau, ingelesez, bertan topa daiteke.