Euskadi mailan egitura antolatzaile nagusia izanik, Elkarteak, bere aldetik zein elkarlanean, taldeen arteko lehia ardatz duen hainbat ekitaldi antolatzen ditu, betiere kirola ezagutzera emateko helburuarekin eta barne hartzen dituen taldeen hobekuntzaren euskarri gisa jokatuz.
Egun, eskualde-, nazio- eta nazioarteko mailako txapelketetan parte hartzen duten 4 talde ditugu gure elkartearen barnean. Quidditch munduan lehen pausuak ematen interesatua dagoen orori irekiak daude ere, beraz, ideia, proiektu edo eskaera edozein dela ere haiekin kontaktuan jar zaitezke.
Irakurri gehiago